Espazio honetan,
klasean landutakoa eta egindakoa
aurkituko duzue.
aurkituko duzue.
2014ko urriak 29a.
Web 2.0 eta beste kontzeptuak lantzen
Ikasgaiaren aurkezpen eguna.
Lauhilabetean zehar lortuko ditugun helburuak zehatu ditugu.
Hasteko, IKTekin hasteko, mundu horretanmurgildu egin gara Internet eta teknologia berrien inguruko hainbat ideia landuz. Alde batetik, 2.0 kontzeptuari buruz egin dugu berba. Horrekin jarraituz, Iratxe Esnaola Arribillaga, informatika ingeniariak idatzitako Euskara 2.0 testu bat irakurri dugu. Amaitzean artikulu horren laburpena eta zenbat hausnarketa egin ditugu. Amaitzeko, IKT inguruko zenbait galdera erantzun ditugu.
Hone hemen eginiko hausnarketa zuen ikusgai.
Bigarrenik, Gmail kontuez hitz egin dugu. Irakasle izanda, horrelako plataforma bat erabiltzea derrigorrezkoa da eta bertan dauden baliabide motak erabiltzea. Horretarako, Gmaila zelan antolatu dezakegun ikusi dugu, hau da, etiketak jartzen zein mezuak hobeto bidaltzen. Horrez gain, Drive programa erabiltzen ikasi dugu, taldean lan egiteko zein konpartitzeko gunea dena.
Hone hemen eginiko hausnarketa zuen ikusgai.
EUSKARA 2.0: ZER DA HORI?
Iratxe Esnaola Arribillaga, Informatika ingeniaria, Euskara 2.0 zer den azaltzen digu artikulu honen bidez. Gaur egun, indarra hartzen ari den kontzeptua da eta egun, Web 2.0rekin Interneten inguruan, testuinguru guztietan aplikatu daiteke metodoa dela dirudi, hala nola, politika, publizitate edo herri adibidez.
Harrigarria da azken urteotan aldaketa izugarria gertatu dela teknologien erabilerari dagokionez. Sistema teknologiko batean bizi gara, arlo guztietan aplikatu egiten dena. Teknologiak bizitzeko esparru guztiekiko zeharkako dira. Teknologia berriak eta Internet, gure bizitza eta bizitzeko modua aldatzen ari dira, gustatu edo ez, gaur egungo gizartean, hori erabiltzera behartuta gaude. Aldaketa hauek, jendartea erabat aldatzeko gai izaten ari da, inoren zain egon gabe, ikusten baitelako aldaketa hau gero eta garrantzitsua dela.
Web 2.0rik dagokionez, 2.0 kontzeptua Internetetik datorren kontzeptua dela dio Tim O´Really irlandarrak. Erabiltzaileak sarearen eraikuntzan inplikatzen dituen fenomenoa da. Erabiltzaileak edukiak modu azkar eta erraz batean sortzeko tresna dugu sarean. ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen du: elkarrizketa ahalbidetzen duen teknologia da. Beraz, Web 2.0 errealitatea da, ikusi, entzun eta irakurtzeaz gain, eduki propioak sortzeko baliagarria da.
Hirugarrenik, Euskara 2.0 daukagu, gizarte honetan euskararen tokiaren inguruan hausnartzen duena. Teknologiak, euskaratzearen beharra ikusten du eta teknologien bidez, mundurazten du. Iratxeren ustez, euskarazko tresna erabili eta euskarazko edukiak irakurriz egingo baitiegu aurre Interneten oinarri duen globalizazioaren eragin kaltegarriei.
Amaitzeko, bizitza 2.0ri buruz idazten digu. Gizartean eman diren aldaketa hauek geldiezinak eta saihestezinak direla esanez. Mundua globalizatu egin da, guk hala nahi izan gabe. Euskarak eta Euskal Herriak beren txikitasunetik abiatuta handi izan behar dute munduan. Horretarako, teknologia lagungarriak izan daitezke, ondo erabili ezkero. Aldaketa horiek, aukera gehiago ematen dizkigute gizartera hurbiltzeko eta askoz eskuragarriagoak. Beraz, gur egun mundu berri horretara egokitzea da gure bide bakarra.
Bigarrenik, Gmail kontuez hitz egin dugu. Irakasle izanda, horrelako plataforma bat erabiltzea derrigorrezkoa da eta bertan dauden baliabide motak erabiltzea. Horretarako, Gmaila zelan antolatu dezakegun ikusi dugu, hau da, etiketak jartzen zein mezuak hobeto bidaltzen. Horrez gain, Drive programa erabiltzen ikasi dugu, taldean lan egiteko zein konpartitzeko gunea dena.
Azkenik, Bloga sortu egin dugu. Honen inguruan egon gara lanean, zelan sortzen den, diseinu aldaketa batzuk eginez, adibidez, txantoiloi aldaketa eta gadgetak gehitzea. Nik aukeratutako gaia, zientzia izan da, "Ezina, Ekinez Egina" deitu diodana. Horrez gain, niretzat interesgarria den gai bat aurkituz gero, irakurri dezazuen argitaratuko dut.
Espero dut zuen gustokoa izatea, ongi etorri!
Izugarria da gaur egun Internetek eta sare sozialek duten hedatzeko abilezia. Gainera, hemendik aurrera gero eta leku handiagoa hartuko du sareak gure egunerokotasunean. Hori horrela izanda, adi ibili beharko gara gure arloa den hezkuntza teknologiaren munduan atzeraturik gera ez dadin.
2014ko azaroaren 5a.
Web 2.0 eta Google-ren aplikazio berriakWeb 2.0-ri buruzko bideo batzuk ikusi egin ditugu. Gero, taldean batuz eta informazio guztia mahai gainean jarriz, amaierako txosten bat sortu egin dugu talde kide guztien artean.
Zuen interesekoa izanik, ikusgai usten dizuet lanetik ataratako hainbat pasarte.
Web 2.0
Web 2.0. webgunea erabiltzeko kontzepzio berria da, informazioa eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia, hain zuzen. Honen bidez, Internet informazioa sortzeko sistema soziala bihurtu da, non erabiltzailea sortzailea den eta era dinamikoan parte hartu, elkar trukatu, komunikatu, etab. ahal den beste pertsonekin.
Web 2.0. XML formatuan oinarritzen da. Aurreko HTML sistemarekin konparatuta, esan beharra dago aurrerakuntza handi bat izan dela. Izan ere, aurrekoan web dokumentuaren egitura elementu estruktural batzuen bidez adierazten zen eta edukia eta formatua ezin ziren bereiztu. Baina testu digitala hobeto egiteko garrantzitsua zen horiek banatzea. Ondorioz, XML-a sortu zen eta, honi esker, datuak esportatzeko aukera dago formatuaren baldintzak kontuan izan gabe.
Gainera, testua ez ezik, bideoak, argazkiak eta beste hainbat datu era errazean partekatzeko aukera ematen digu XML-ak. Datu horiek guztiak antolatzeko gai eta arduradun bihurtzen gara gu geu, erabiltzaileak. Izan ere, web-orri mota honi esker, webgune bat sor dezakegu dagoeneko existitzen den oinarri sendo baten gainean.
Gainera, testua ez ezik, bideoak, argazkiak eta beste hainbat datu era errazean partekatzeko aukera ematen digu XML-ak. Datu horiek guztiak antolatzeko gai eta arduradun bihurtzen gara gu geu, erabiltzaileak. Izan ere, web-orri mota honi esker, webgune bat sor dezakegu dagoeneko existitzen den oinarri sendo baten gainean.
- Hausnarketa:
Gure ustez, aldaketa hau onerako izan da, arlo askotan abantaila moduan jokatu duelako. Baina, sarearen erabilera egokia sustatzea ezinbestekoa da, honen boterea gure beharretara moldatuz. Horregatik, hezkuntza ezin da atzean geratu eta Interneten aukera anitzak ondo aprobetxatu eta erabiltzea ezinbestekoa da. Izan ere, sareak parte-hartzeko ematen digun aukerari esker, ikasketa denon artean eraiki dezakegu.
Bigarren zatian, Blogean lan egin dugu. Hainbat foga egin ditugu, blogak dituen aplikazio desberdinak ikusiz, hala nola, bideoak, argazkiak eta estekak igotzen eta sortzen.
Gaurko saioarekin amaitzeko, proiektuan egin dugu lan, "Zer egin dezaket IKT ikasgelan lantzeko?". Horretarako, lehenengo pausoak besterik ez ditugu egin, talde fitxa sortu eta lehenengo akta sortu, taldekide bakoitzak beteko dituen jarduerak finkatuz.
Denbora soberan eduki dugunez, "Tipi-Tapa" izeneko Sitesa sortu egin dugu Google-ren aplikazio berri bat ezagutuz. Bertan, taldeak bere leku birtuala izango du lana burutu eta ezagutzera eramateko, beti ere klasean ikusitako pausoak jarraituz.
Hona hemen gure "sites" propioaren argazkia.
2014ko azaroaren 19a.
Identitate digitala eta blogaren erabileraHasieran, identitate digitalari buruzko bideo batzuk ikusi egin ditugu taldeka. Ondoren, horie buruzko hausnarketa batzuk egin ditugu, guru iritzi desberdinak partekatuz.
"Egia da, gaur egun, ez garela ohartzen honek dakartzan arazo edo ondorioez, gure hleburua, lagunek soilik ikusi dezatala da, baina gure perfilak, Interneten bidez partekatzen ditugunez, guztien esku jartzen dugu "hodei" horretan. Horregatik, partekatzen dugun informazioa eta datu pribatuak kontrolatzen saiatu beharko gara, gure indentita digitala ahalik eta pribatuen izateko."
Bigarrenik, Blogaren inguruan jarraitu dugu. Gaur hiru erabilera berri erabiltzen ikasi dugu. Alde batetik, Vimeotik bideoak igotzeko aukera, blogaren HTML formatua erabiliz. Bestetik, "Feed" izeneko gadgeta bat sortu dugu, Hezkuntza Sailaren berriaen zerrenda bat ikusgai jarritakoa. Azkenik, glogean pribatasuna zaintzeko eskubidea agerian uzten duen gadget bat erantsi dugu, "Creative Commons" izenekoa hain zuzen ere.
Hirugarrenik, blogen aplikazioen inguruan jarduera bat egin dugu. Hau lantzeko, taldean txosten bat sortu egin dugu, ondoren, klasearen aurrean azaltzeko. Bertan, blogak irakaskuntzan dituen abantailak, ezaugarriak, eta motak azpimarratu nahi izan ditugu. Bukatzean, talde guztien aurpezpena egin dugu eta horiei buruzko hausnarketa txikiak ere.
Saiorekin amaitzeko, Sites plataforman egon gara lanean. Orrialde berriak zelan sortzen diren ikasiz.
2014ko azaroak 26a.
Gaitasun digitala eta IKTak Haur Hezkuntzan txertatzen
Lehenengo eguna izanik, egoeraren mapa kontzeptuala egin dugu, hipotesiak idatziz eta kronograma eratuz, aste bakoitzean gure egin beharrak zeintzuk diren zehaztuz.
Amaitzeko, proiektuaren inguruko informazioa bilatzen joan gara. Horretarako, talde kide bakoitzak, "Delicuous" kontu bat sortu behar izan du bertan guretzako interesgarriak izan diren 7 web orrialde eskegiz. Horietatik bat aukeratu eta aztertu behar izango dugu hurrengo egunean gela osoari azaltzeko.
2014ko abenduak 3.
Proiektuaren garapena
"Udazkena" izeneko proiekturrekin aurrera jarraitu egin dugu.
Lehenik eta behin, aukeratutako web orrialdearen taulan batutako informazio bilaketa, komunean jarri dugu Site-sean kokatuz. Ondoren taldean lan eginez, egoera berdifinitu egin dugu ingurunea, eskolako eta ikasgelako ezaugarriak zeintzuk diren zehaztuz. Horrekin batera, azken proiektuaren diseinua egin dugu, egoeraren justifikazioa, gida didaktikoa eta proiektuaren azalpena eginez.
Hau guztiaz gain, proiektuaren barne, blog bat egitea erabaki egin dugu. 4 urteko gelako irakaslearena izango da. Horren helburua, gelan egingo diren jardueren berri ematea izango da, egunean zehar egiten diren ekintzak azalduz eta haurren argazkiak zein bideoak partekatuz. Beste helburu bat, irakaslearen eta gurasoen arteko harremana sustatzea izango da, eurek utzitako iruzkinak kontutan hartuz.
Gaurkoan, hurrengo astean proiektuaren aurkezpena izanfo, ahalaik eta gehien egiten saiatu gara. Azkenean, aurkezpenaren detaile txikiak definitu egin ditugu eta lanaren atalak definitu banakako lanean ikasteko.
Hau guztia ikusita, taldean ere eragikorrean lan egin dugula esango nuke. Beti ere denon artean eraiki dugun proiektua bikoteka aurrera eramateko gai izan garelako, bakoitzak gai zehatz batean arreta jarriz. Gainera, zalantzaren bat izan ezkero, denon artean komunean jarri eta ergitzeko gai izan gara, guztien iritziak kontutan hartuz.
2014ko abenduak 10a.
Irakasgaiaren amaieraLau hilekoko IKT irakasgaiarekin bukaera emateko, proiektuen aurkezpena egin dugu. Hasi baino lehen, denbora euki dugu, lanaren azkeneko ukituak egiteko. Behin denbora amaituta, aurkezpenekin hasi gara, beti ere, talde guztiei, guztizko arreta jarriz.
Behin aurkezpenak bukatuta, lanei buruzko hausnarketa batzuk egin ditugu, prozesuaren hainbat galderei erantzunez.
Irakasgaiarekin bukaera emateko, bukaerako hausnarketa bat egingo dut. Hasiera batean IKT irakasgaia entzun nuenean ez nuen espero hilabete hauetan eginiko jarduerak jorratuko genituzkela.
Hasteko, oso interesgarria iruditu egin zait, bakoitzak blog bat sortzea. Gainera bertan, bakoitzak aukeratutako gaiaren inguruan lan egiteko aukera izan du. Oso baliabide interesgarria iruditu egin zait, gainera, beste blogen inguruan irakurtzeko eta informazioa partekatzeko aukera ematen duelako.
Horrez gain, Google-ek aukera ematen dituen aplikazioetan lan egiten ikasi dugu, eta etorkizunean eta IKTak hezkuntzan txertatxeko oso baliagarria eta erraza iruditu egin zait, horrekin proiektu bat aurrera eramateko.
Azkenik, guk sortutako proiektuan ikusi dugun bezalaxe, haurrekin, gurasoekin zein beste irakasleekin harremana sustatzeko ere oso baliogarria iruditzen dait.
Amaitzeko, nahiz eta irakasgairekin bukatu izana, bloga mantentzea da nire helburu. Gaiaren inguruan lan egiten jarraitzea, edo niretzako intergarriak diren gaiak lantzea. Horrez gain, aurretik aipatu dudan bezala, beste blogatan irakurritakoa partekatzeko ere erabiliko dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina