Zer dago botilen barnean? Esperimentu honen bidez, haurrei botilen barnean zer dagoen erakutsi ahalko diegu era dibertigarri batean.
Inguratzen gaituen guztia materiaz osaturik dago eta hiru egoeratan aurki
daiteke: solidoa, likidoa eta gasa. Solidoek forma propioa dute, ez dira
konprimatzen eta ez dira fluidoak. Likidoak ontziaren itxurari egokitzen
zaizkio, konprimatzen dira eta fluidoak dira. Gasek ez dute forma propiorik,
edukiontzi osoan zehar zabaltzen dira eta paretetan indarra eragiten dute,
errez konprimatzen dira eta fluidoak dira.
Zer dago botilen barnean?
Plastikozko bi botila erakutsiko dizkiogu haurrei, batzuk agian, gai izango
dira “hutsik” dagoen botilan airea dagoela adierazteko. Beste batzuk, ordea,
ez. Hala ere, barnean zerbait dagoen nola adieraz daitekeen galdetu beharko
zaie.
Nola baiezta daiteke “hutsik” dagoen botilaren barnean ea zerbait dagoen?
- “Hutisk” dagoen botila hori ahoz behera ur-ontzi batean jarri eta estutzen badugu, zer gertatuko da? Burbuilak aterako dira. Hori da botilaren barnean dagoena, airea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina