2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

REGGIO EMILIA. REMIDA

Remida Day, pentsarazteaeta ideiak berreraikitzea da, ingurumenaren eragina eta garapen jasangarriaren inguruneko arazoak begirada kurioso eta arretatsu batekin aztertzea du helburu. Reggio Emiliako haur eskoletan sorturikoa. 

Sormenezko birziklatze zentroa - Artea eta birziklatzea uztartuz

Reggio Emiliako haur eskoletako material ugari, Remidan dute jatorria, baliorik ez duten material eta objektuei beste identitate bat ematen saiatzen dena. Beste begirada batekin behatu eta subjektu berri bat aurkitzen du objektu eta materialengan. Bertan, egun eta ugariagoak diren hondakinak, elkarlanaren eta sormenaren hazi bihurtzen dira. Bertan, haurrek berezkoa duten gaitasuna berreskuratzen dute, edozein materialetan eta objektutan espero ez ditugun altxorrak aurkitzeko gaitasuna dutelarik.

Remida Day egunean, 2000. urteaz geroztik ospatzen den eguna da, birziklatzeari eskainitako eguna. Jaiaren helburua, pentsaraztea eta ideiak berreraikitzea da, ingurumenaren eragina eta garapen jasangarriaren inguruneko arazoak begirada kurioso eta arretatsu betekin aztertzea, ez soilik ikuspegi alarmista batean.

Bestalde, eskola didaktikako proiektuak eta ideak berritu nahi dira, pentsaera ekonomikoaren eta sortzailearen elkarrizketatik elikatuz. Hezitzaile, guraso zein haurrentzako tailerrak proposatzen dira, herriarentzat eta eskolarentzat ekimen kulturalak sustatuz.

Bertan, gauza asko egiten dituzte, horien artean:
  • Erabilitako etxeko gauzen azoka.
  • Instalazioak.
  • Lorategietan dekorazioak.
  • Reggio film festibala.
  • Denden erakuslehioetan haurren artelaka jarri








  

“Objektu bakoitzak bere arima du” Carolina 5 urte.
"Objektuek beste gauza batzuk izateko eskubidea dute" Giorgia 5 urte.
“Espazioa beteta eta hutsikdago, bestela ez duzu ateratzerik lortzen” Luigi 5 urte.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina