2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

ELEKTRIZITATEA

Haur hezkuntzako haurrekin elektrizitate estatikoaren azalpena, esperimentu erraz baten bidez azaltzeko ideia ekartzen dizuet. Gainera, erabili behar ditugun materialak etxean eskuragarri ditugun horiek dira.



"ZERGATIK GIZAKIOK ELEKTRIZITATEA SORTZEN DUGU?"

Gaurkoan, haur hezkuntzako haurrekin elektrizitate estatikoaren azalpena esperimentu erraz eta dibertigarri baten bidez azaltzeko ideia ematen dizuet. Honen bidez ere, haurrek gertakari naturalei buruzko behaketak egin ahalko dituzte. Horretarako erabili beharko ditugun materialak lortzeko oso errazak dira, plastikozko erregela eta “txina” papera.

Hasteko, “txina” paperarezko zati txikiak egingo ditugu. Jarraian, plastikozko erregela hartu eta gure buruan igurtziko dugu 10 -15 segundo bitartean.

Segituan erregela papertxoak dauden tokira hurbildu eta zer gertatzen den ikusiko dugu…

Alde batetik, paper zatitxo batzuk erregelan itsatsiko dira. Eta beste batuk berriz, erregela hurbiltzean mugituko dira.


Objektu guztiak, molekulaz eta atomoz osaturik daude, hauek berriz karga elektrikoez, positiboak (protoiak) zein negatiboak (elektroiak) izan daitezkeenak. Elementu bat karga berdinak dituenean, karga neutroa daukala esaten zaio.

Erregela eta ilea igurtzerakoan, objektu bateko elektroiak bestera pasatzen dira, bata bestea baino kantitate gutxirekin utziz. Erregela, papertxoetara hurbiltzean, hauek erregelan itsasten dira bi objektuen artean gertatu den zuzenezko indar erakarpenari esker. 

Gertakari honi, elektrizitate estatikoa deitzen zaio.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina