2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

OSTADARRA ESKUETAN!

Egun eguzkitsu batean,ostadarra ikusteko eta zuen eskuetan sentitzeko desira badaukazue... hemen bertan haurrekin egiteko jarduera oso dibertigarria aurkituko duzue.

Zirimiria arratean hodei gorrien artean, ostadarrak agurtu du eguna ilunsentian...


Esperimentu honen bitartez, gure eskuetan ostadarra izateko aukera edukiko dugu. Horretarako, egun eguzkitsu batean egin beharko dugu.

Hasteko, beharrezko materialak batuko ditugu, ontzi bat ur, ontzi hori baino txikiagoa den ispilu bat eta paper zuri bat.


Ontzia urez beteko dugu eta ispilua barruan sartu. 
Utziko dugu eguzkiak ispiluari eman diezaiola eta bitartean, paper zuria eutsiko dugu ispiluaren aurrean, irudian ikus dezakegun bezalaxe.


Ostadarraren koloreak ikusiko dituzu zure eskuetan duzun paper zurian! Oso erraza eta ikaragarria da, egin froga!


Zergatik gertatzen da? 
Argia osatzen duten 7 kolore nagusiak banatu egiten dira ur-tanta zeharkatzean. Ispiluari esker, kolore horiek paperean ikusi ditzakegu. Euria egin ostea, airean ur tantak geratzen badira eta eguzkia ateratzen bada, ostadar zoragarria ikusteko aukera izango dugu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina