Lurretik begiratuta, zeruan ikusten ditugun puntu txiki horien zergatia.
Gorriak, laranjak, horiak, zuriak, urdinak...
Zerua milaka izar koloretsuz osatuta dago!
Lurretik begiratua, izar guztiak berdinak dirudite, zeruan sakabanaturik
dauden puntu txiki eta zilar kolorekoak. Baina “puntu txiki” horiek ikaragarri
handiak dira, eta ez dira zilarraren kolorea bezala.
Izar beroenak urdinak dira, eta hotzenak berriz, gorriak. Horiez gain,
Eguzkia bezala, horiak diren izarrak ere daude. Euren tenperatura 3.000 ºC eta
25.000 ºC arteko izaten da.
Eguzkiaz gain, ez gizakiak ezta espaziontzirik, ez dute beste izarrik hurbiletik
ikusi. Oso urrun daude. Proxima Centaui,
gertuen daukagun izarra da eguzkiaren ostean, Lurretik, lau argi-urtera dago.
Horrek esan nahi du bere argiak lau urte behar dituela guregana heltzeko. Hori horrela
bada, 80.000 urte inguru beharko lituzke espaziontzi laster batek bertara
iristeko.
Hau guztiagatik, ikusten ditugu izarrak hain txikiak.
Izarrei begira
ez dut gaua pasatzen
galtzen diren ametsak
ez baitira bueltatzen...
galtzen diren ametsak
ez baitira bueltatzen...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina