Haurrekin "ipurtargi magikoak" izeneko esperimentua jartzen dizuet eskuragarri. Hau egiteko, prozesu eta erabiliko ditugun materialak, egiteko eta lortzeko errazak dira. Irudimena lantzeko ere oso baliagarria da.
Beharrezko materialak:
Zelan egin ilunean distira egiten duen botea?
Lehenengo urratsa, tul ehun zati bat
moztea izango da, baina sartuko dugun botea baino handiagoa izan behar dena. Bigarrenik, eskularruak jantzita,
margoa daukaten makilak moztu behako ditugu. Bote barruan egin ezkero,
zipriztinak saihesteko ditugu.
Jarraian, makilak
mugitu beharko ditugu pazientziarekin margoa sakabanatu dezan, orbanak sortuz, horiek izango dira gero ilunetan distira egingo dutenak. Gero, prozesu bera errepikatu
beharko dugu beste bi pinturazko makilekin. Azkenik, botea itxi eta ondo astindu besterik ez dugu egin beharko.
Argi itzali eta gozatu
iluntasunean distira egiten duten boteekin!
Ipurtargiak ala
maitagarriak izango dira?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina