Garrantzi handiak dauka haurrak zientzia esperimetalak ikastea. Euren garapenerako beharrezko baliabideak lortzen laguntzen diotelako. Horrez gain, kuriositatea landu, egitura mentalak eraiki eta bizi diren mundu konplexua ulertzeko balio izango zaie.
Haur Hezkuntzan zientzia esperimentalak landu daitezke?
Garrantzi handia
du haurrak zientzia esperimentalak ikastea. Euren garapenerako beharrezko baliabideak
lortzen laguntzen dizkiolako, hala nola, ezaguerak, logika… Haurrek duten
kuriositatea lantzeko ere, garrantzizkoa da irakaskuntza egoki bat eskaintzea,
egiten dituzten galderei erantzutea batez ere. Behintzat, erantzun ahal izateko
baliabideak eskaintzea. Horrela, haurraren kuriositatea handitu daitekeelako
eta zientziarekiko interesa sortzea.
Guztiok gaude
mundu horretan barneraturik, gure egunerokotasunean sarturik. Horregatik
zientzia irakasteko inguratzen gaituen mundu naturala interpretatu behar dugu,
gure inplikazioa eta iritziak parte hartuko duten.
Horrez gain,
zientziak hainbat helburu betetzeko baliagarriak izango dira. Alde batetik,
egitura mentalak eraikitzeko balio du, horrekin batera, pentsamendu logikoak
garatzea. Bestetik berriz, bizi diren mundu konplexua ulertzen eta haurraren
garapen intelektualean laguntzeko balio izango zaie.
Hasieratik aipatu
dudan bezalaxe, nire ustez Haur Hezkuntza zientzia esperimentalak irakastea komenigarria
da, baina iritzi hau justifikatzeko, artikulu honetan aurkitu ditudan arrazoiak
deigarri batzuk ikusgai jarri dizkizuet. (CHIESA, B. 1975.)
- Elkarren arteko lankidetasuna sustatzen du.
- Aspektu psikologikoa: NIA eta EZ NIA arteko harremana eraikitzen eta ulertzen laguntzen dio ikasleari. Bi kontzeptu hauen arteko desberdintasuna ingurunearekiko dugun elkar- eraginean oinarritzen baita.
- Inguruneak pertsona heltzen du, garatu egiten gaitu, beldurtu gaitzake, arazoak sortzen dizkigu edota aukeraketak egitera behartzen gaitu. Horregatik, haur hezkuntzan ere heltze hori transmititu behar litzateke.
- Ingurunea uste zena baino zabalagoa dela jabetuko da ikaslea, pixkanaka fenomeno arruntak kausa orokorragoekin erlazionatuz.
- Ikerketa sustatuz, ikaslea bere errealitatearen aurrean aktibo bihurtzeko gaitasuna, jarrera eta ohitura eskura daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina