2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

HODEIAK

Haurrekin eskolan zein etxean, hodeia eta euria zelan sorttzen diren esperimentu erraza eta dibertigarria erakusten dizuet. Presipitazio eta kondentzazio definizioak ere ikasiko dituzte. 

Haurrekin egiteko esperimentu honen bidez, oso erraza da hodeiak eta euria zelan sortzen diren azaltzeko. Eskolan zein etxean egiteko oso erraza da eta momentu dibertigarri batean pasatzeko aukera ematen du.

Gure hodeia, bizarra mozteko aparrarekin eginak daude, kotoia dirudite! Izatez, eraketa honi, Kumulu deitzen zaio, garapen bertikal nabarmena eta ertz ongi definituak dituzten hodei bakartuak direnak.






Esperimentu hau aurrera eramateko, lehenik, edalontzi bat hartu behar dugu eta urez bete, erdia baino pixka bat gorago. Gero, bizarra mozteko aparra jarriko dugu goialdean, hodeia sortuz.

Jarraian, landare kolorantea eta ur pixka bat ondo nahastuko ditugu ontzi batean. Hau, gure euria izango da!





Koilara baten laguntzaz, koloretako ura aparraren gainetik botako dugu astiro. Prozesu honek, ikusiko dugu, zelan bide bat egiten den aparraren tartetik, ur gardenera heldu arte forma ederrak eginez.



Hodeiak zelan koloreztatzen diren eta kolorea zelan ur gardenean mugitzen den, haurrentzako gai berriak dira, hala nola, prezipitazio eta kondentsazio esanahiak.

Esperimentua gustukoa izanik, kolorez eta edalontzien tamaina aldatuz, haientzako dibertimendu maila handitu egingo da.

Animatu eta gozatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina