2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Hotzarekin batera... ELURRA!


Material errazekin baliatuz, elurra egiteko aukera ematen duen esperimentua eskura uzten dizuet. Urtaroari dagokionez, ondo aproposa dena. 
Egin eta gozatu!

Eguraldi honekin batera... elur magikoa egiteko aukera eskaintzen dizuet!
Hona hemen, jarraitu beharreko prozesuak:

Elur hau, hotza, ehundura bikaina eta moldagarria izateaz gain, magikoa da.
Esperimentu hau egiteko, erabiliko ditugun materialak, gorputz krema eta bikarbonatoa izango dira.

Ontzi batean, bikarbonatoa jarriko dugu ondo sakabanaturik. Jarraian, pixkanaka krema isuriko dugu nahi izandako ehundura lortu arte. Askeago eta hezeago egin daiteke, gustuen arabera.



Elurra eginda dagoenean, berez hotza dela konturatuko zara. Gehigarri moduan, brillantina zein kolorantea bota dezakezu dibertigarriagoa egiteko.




Eta orain… MAGIA

Egindako elurrari ozpin zuria gehitzen badiogu, aparrean bihurtuko da. Hau gertatzen da, azalpen zientifiko baten gaitik gertatzen da. (Bikarbonatoa ozpinaren nahasterakoan, karbono dioxidoa askatu egiten da, apardun burbuilak sortuz.)

Burbuilak amaitzen badira… ozpin gehiago gehitu, eta jarraitu ondo pasatzen!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina