2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

ZIENTZIA ETA HEZKIDETZA

Eskola-zientziaren ikuspuntu tradizionala moldatzeko, aintzat hartu behar da historian zehar, ezagutza zientifikoaren eraikuntzan parte hartu duten itzal handiko emakumezko erreferentzia zientifikorik badela...

Eskola-zientziaren ikuspuntu tradizionala moldatzeko, aintzat hartu behar da historian zehar, ezagutza zientifikoaren eraikuntzan parte hartu duten itzal handiko emakumezko erreferentzia zientifikorik badela.
Baina, hori da zientzietako eskoletan hezkuntza moldea pentsatzeko eta aldatzeko dugun oztopo nagusia; emakumeen errealitatea eta jakituria hartzen dituen benetako jakintza zientifikoa ez dela eraiki, alegia.
Maskulinitate atribuziorik gabeko jakintza zientifikoak eraikitzeko, enpresa zientifikoak generoak estereotipatutako hainbat ohitura barne dituela onartu behar da, eta horiek genero diferentziatik begiratuta ikus daitezke soilik (Solsona, 1998).

Hezkidetza eskola-zientzian bultzatzeko proposamenak:

Emakumeek historian zehar, zientziari eta teknologiari egindako ekarpenak zabaldu behar direla uste dut, emakume zientzialarien ereduak erakusteko, eta egun zientzia munduan ari diren emakumeen berri ikasleei eman. Horretarako, ikasgelan haien lanari eta bizitzari buruzko informazioa eraman daiteke, eurek super-emakumearen irudia desmitifikatzeko.

Zientzia, teknologia, generoa eta gizartearen arteko elkarreraginak aintzat hartu behar dituzte. Horrela, zientziak gizartean dituen inplikazioak eta kulturari egiten dion ekarpenak agerian jarriz, zientzia-kultura oposizioaren ideia ezabatuko dute. Beti ere, zientifikoak garatzen eta sortzen diren gizarte eta natura ingurunea aipatzea.

Ikasgelan, kontzeptu eta printzipio abstraktuak, ikasleen eguneroko bizitzarekin erlazionatu, nesken eta mutilen aurretiko esperientziak kontutan hartuz landuko dugu. Horretako hainbat jarduera zein jarrera izan beharko ditugu kontutan.

Alde batetik, nesken interesak bultzatzen dituzten ekintzak erabiltzea, baliagarria izan daiteke ideia eta printzipio zientifikoak bereganatzeko. Horien artean, garapen zientifiko-teknologikoaren abantailei eta kalteei buruzko eztabaidak egin edo, gai zientifikoekin lotutako irakurgaiak egitea.

Beste alde batetik, ikasgelako hizkuntzan genero biak sartu, gizonezko generikoaren erabilpena ezabatuz, neskek zientzietako ikasgaietan haien burua parte aktibotzat hartu dezaten. Hirugarrenik, irudietan zein ikas-liburuetan, sexista eta genero estereotipoak ezabatu.

Azkenik, nesken autonomia eta parte hartzea areagotu. Horretarako, talde txikietan egindako lana bultzatu behar da, talde mistoetan nesken eta mutilen arteko proportzio orekatua lortuz. Beti ere, kognitiboaren eta afektiboaren arteko harremana kontuan hartu eta lehiaren ordez, lankidetza eta elkartasuna bultzatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina