2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

ESTEREOTIPO SEXISTAK

Haurtzaroan jolasa, ezagutzarako, ikasteko eta adierazpenerako bide nagusia da. Horien bidez, hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta aurrerantzean izango duten nortasuna eratzen dute egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten. 
Horregatik, haurrekin erabiltzen diren jolas eta jostailuekin kontu handi ibili behar da.

Jolasa, ikasteko egoera naturala da. Horrez gain, zenbait gaitasunen garapena errazten dute eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Oso garrantzitsuak dira haurren hezkuntza prozesuan, ez dira soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasaren bidez, euren garapen osoa eta garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatzen dituzte, irudimena, fantasia, inguruarekiko harremana, norberaren balorazioa eta auto-ezagutza adibidez.

Haurtzaroan jolasa, ezagutzarako, ikasteko eta adierazpenerako bide nagusia da. Horien bidez, hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta aurrerantzean izango duten nortasuna eratzen dute egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten.

Jolas eta jostailu desberdinak erabiltzen, berezko generoari dagokion ezaugarriak ezagutuko dituzten neskek zein mutilek. Ondorioz, generoaren araberako erabilerak, estereotipo sexistak barneratu eta bir-produzitzearen funtzioa daukate.  Hau dela eta, heziketa tresna garrantzitsua den momentutik, ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen edo indartzen ari garen ereduen analisi kritikoa egitea.

Jolas eta jostailu SEXISTAK dira:
  • Neskak edo mutila jolasteko aukera ematzen ez dutenak.
  • Gizona edo emakumea izaten “irakasten” dutenak.
  • Harremanak sexuaren arabera markatzen dituztenak.
  • Egunero genero zatiketa bir-produzitzen dutenak.
 Jolas eta jostailu EZ SEXISTAK:
  • Sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen dutenak.
  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak. Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.
  • Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak.
  • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak.
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina